XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mirakuilu hau egiteko, jainkoaren omnipotentziaren babesa hartzen zuen, hau da, teologiá bera materialismoa predikatzera bortxatzen zuen.
Duns Scoto, gainera, nominalista zen.
Nominalismoa
Baina ingeles materialismoaren egiazko aitá Bacon da.
Harentzat Naturaren zientziá zen egiazko zientzia bakarra, eta fisika esperimentala Naturaren zientziaren parterik inportanteena.
Anaxagoras, predikatzen zitúen homoiomeriekin, eta Demokrito, atomoak eta guzti, dira berak maizenik aipatzen dauzkigun maisu jakintsuak.
Haren teoriaren arauez, zentzuak engainaezinak dirateke eta ezagutza guztien iturria osotzen dukete.
Zientzia guztia esperientzian oinharritzen da eta zentzuek emandakoari aztertze-metodo arrazonatzaile bat aplikatzean duke bere funtsa.
Indukzioa, aztertzea, konparazioa, behatzea, esperimentazioa, metodo arrazonatzaile horren funtsezko kondizioak dira.
Materiari berez dagozkion bi propiotasunen artean, lehenbizikoa eta inportanteena higidurá da, (...).